XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta Dante'k diñosku Erdi-Aroko amaikerako pentsakeran, tasun biok bananduta dagozala; ontasuna poesi baten mamiñean datza, eta ederra itzen apainduran.

Bai bata ta bai bestea atsegingarri dira, ontasuna atsegiñik gorengoena dalarik.

Ona Lizardi'ren aapaldi au .

Zer zaigu emen atsegiñik?.

Mendirantz joan nai du olerkariak, eguraldi bikaña baita.

Aspaldi ezta joan, ta gaur nai du bularra aize, garo ta bedar-usaiñez bete.

Izadia ederrez blei-blei daukagu beti be.

Eder ori jaso nai dauanak landara urten bear.

Ezker-eskoi ba-dau zer ikusi.

Asko ez dira ortaz konturatzen, beste asko bai.

Or koska!.

Oni zerbait, oso interesgarria, esaten dautsa arkaitz-muturrak; edo arkaitz artean beera doan errekasto marmalariak; edo txiro kantariak, naiz odei batek, pago-arkaitz tantaiak, naiz bidezidor ertzeko lili apalak, naiz....

Ari, ostera, ez dautsa guzti orrek ezer adierazten.

Norena da errua?.

Atsegiña geureganatzeko, orraitiño, naiz kanpoko gauzetan, naiz idatzietan geure zerbait bear da.

Lizardi'ren Sagar-lore deritxon amabi aapaldiko olerkia atsegin-atsegiña dozu, mamiñari begira.

Baiña olerki orren azalak be, bere jantzi ezin obeto egiñak, joskeraz, itz egokiz, zatien apainduraz, barne ritmu ta azken-amai oso betez, ez ete dautzu ezer esaten?.

Olerkariak biderik asko ditu irakurleagan atsegiña sortzeko.

Ameslari dozu olerkaria, irudimen azkarrekoa; naiz izadiko gauzak naiz gizartekoak, ondo daki, giza-biotzari dagokionez, beronen irrika, lera, griña ta besteak goratu ta edertuz, irakurleari poza ta atsegiña emoteko eran azaltzen.

Erriak eta atsegiña.

Erriak be euren gogoa, arnasa dabe.

Baita itz egiteko era mordoa be; or izkuntza ta artea, esate baterako.